Beach hockey-a, gaur, Hondar Kirolak programan

Asteartetik ostiralera ari dira Hondar Kirolak programa egiten, 16:00etatik 20:00etara. Gaur beach hockey kirola praktikatzeko aukera izango da.

Hondar Kirolak Beach Hockey

Beach Hockeya ezagutzeko aukera izango da

Errealeko emakumeen belar hockey taldeko jokalariek beach hockey kirolaren erakustaldia emango dute gaur asteazkena Hondarribiko hondartzan, Hondar Kirolak programaren barruan. 16:00etatik 20:00etara zabaltzen dituzte kirol azpiegiturak, eta erakustalia 17:00etatik 19:00etara izango da. Kirol modalitate hori ezagutzeaz gain, praktikatzeko aukera izango da ondoren. Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak kudeatzen du Hondar Kirolak programa, gazte boluntarioen laguntzaz. Gaurkoa bezalako erakustaldiez gain, txapelketa txikiak antolatzen dituzte egunero, eta kirol materiala mailegatzeko zerbitzua dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.