Behin-behineko azpiegitura da, berez bertan adinekoentzako egoitza bat egitea aurreikusia dagoelako. 72 plaza ditu parkinak.
Cristina Laborda, atzo, parkinean azalpenak ematen
Atzo adierazi zuen Cristina Laborda Mugikortasun eta Lan zinegotziak: datozen egunetan zabalduko dute Arbesko Errota eremuko behin-behineko 72 plazako aparkalekua. Berez, eremu hori adinekoentzako egoitza bat egiteko dago gordeta, horregatik behin-behinekotasuna. Lan txiki batzuk falta dira azpiegitura irekitzeko.
Parkina egitea Alkatea auzoetan egitasmoaren barruan auzotarrek egindako ekarpena dela esan zuen atzo, obretara bisitan, Labordak. Orotara, 106.000 euro pasatxoko kostua izan dute orubearen egokitze lanek, eta Urbycolan enpresak egin ditu lan horiek.