Bihar 45 urte beteko dira abeslari irundarra hil zela.
Luis Mariano
Bihar 45 urte beteko dira Luis Mariano abeslari irundarra hil zela. Urteurren hori gogoratzeko lore eskaintza egingo diote Udal Gobernuko kide batzuek eta Luis Mariano Lirika Elkarteak. Abeslariaren izena daraman lorategietan dagoen brontzezko figuraren aurrean egingo dute lore eskaintza, 19:00etan.