Hondarribiko Sagardo Eguna, larunbat arratsaldean

Bigarren urtez Gipuzkoa plazan egingo dute sagardo eguna. Tortillak egiten laguntzeko eskaera egin dute antolatzaileek.

Hondarribiko Sagardo Eguna

Iazko ekitaldia, Gipuzkoa plazan

Hilaren 18an egingo dute, larunbatez, aurtengo Hondarribiko Sagardo Eguna, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Aurreko urteetan Portuan antolatu izan bazuten ere, iaz Alde Zaharrera mugitu zuten errepresaliatuen aldeko ekitaldia, eta oso arrakastatsua izan zen. Hori horrela, aurten leku berean egitea erabaki dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, zazpi sagardo mota desberdin dastatzeko aukera izango da. Honakoak dira: Beko Errota, Oialume Zar, Lizeaga, Zabala, Larregain, Petritegi eta Ola. Laguntza eske Iazko ekitaldia oso jendetsua izan zen. Ustekabean edateko eta jateko ezer gabe geratu ziren espero baino lehenago. Horregatik aurten ere laguntza eskaera luzatu dute, patata tortillak egiten laguntzeko. Lagundu nahi duenak, etxean tortilla egin eta 16:00etan Gipuzkoa plazara eraman, besterik ez du egin behar.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.