Bukatu da Hondarribiko X. Blues Jaialdia. Aurten ere milaka lagun erakarri ditu, eta dagoeneko egonkortu den formatuari esker, blues zale ez direnentzat ere erakargarria izaten jarraitzen du.
Dwayne Dopsie & The Hellraisers taldearen kontzertuko une bat
Bukatu da
Hondarribiko X. Blues Jaialdia. Gogoratzeko une asko izan dira, bakoitzak bereak izango ditu gainera, baina hamargarren urteurrenak utzi dituenen artean, antolakuntzaren bikaintasuna nabarmendu behar da. Formatua egonkortzea lortu dute, eta herri barruan jaialdi handi bat eraikitzea lortu dute, zailtasunak gaindituz eta horrek sortzen duen aberastaun kultural nahiz ekonomikoarekin.
Besteak beste, laguntzaileei eta babesleei esker, kontzertu guztiak doan izaten jarraitzen dute, eta eszenatoki irekietan. Horrela, blues zale ez direnak gerturatzeko aukera izaten dute. Kontzertuen mailaz gain, ekitaldi osagarrietan sortzen den giroa itzela da: larunbat eta igandeko bazkariak, haurrentzako kontzertu pedagogikoa, Itsas Etxeko erakusketa, kale animazioa…
Bluesa ez da masak mugitzen dituen musika estiloa, baina Hondarribia Blues Elkarteak lortu du masak Hondarribira ekartzea, eta zailena dena, behin etortzen denak errepikatzea lortu dute. Hamar urte bete ditu Hondarribiko Blues Jaialdiak aurten, eta heldutasunera iritsi da dagoeneko. Zaila da hobeto egitea, baina ziur 11. ekitaldirako zer edo zer asmatuko dutela.
Blues jaialdia iruditan
[nggallery id=55]