Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Dies Oiassonis, zaporez betea

Erromatarren egunen barruan pintxo bereziak, afariak eta tailerrak egingo dituzte, denetan erromatarren garaiko sukaldaritza ardatz dela.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2015/07/10
Haurrentzat ere tailerrak antolatu dituzte.

Haurrentzat ere tailerrak antolatu dituzte.

Dies Oiassonisen barruko hainbat jarduera abian daude, nahiz eta egitarau ofizialari erreparatuz (behean dago egitarau osoa, PDF formatuan), hilaren 17tik 19ra (hurrengo ostiraletik igandera) egingo diren ekitaldi nagusienak. Abian diren iniziatiba horietako batek erromatarren garaia eta gastronomia batzen ditu, Irun Dastatu eta Oiasso Erromatar Museoaren ekimenez, eta udalaren laguntzarekin. Horrela, gaurtik 19ra Santiago kaleko, San Juan inguruko, Alde Zaharreko eta Zabaltza plazako tabernetan erromatarren garaiko osagaiez egindako pintxoak egingo dituzte, 1,50 euroko salneurrian. Bestalde, Erromako Gourmet Afariaz gozatzeko aukera egongo da (eramateko afaria da) hilaren 18an, bat eginaz egun horretarako antolatu den kontzertu erromatar ibiltariarekin (goizez 10:00etatik 14:30era, arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. Afari hori Gaztelumendi Antxon, Amona Kattalin eta Danako jatetxeetan egingo dute, baina eskaerak aldez aurretik egin behar dira Irungo Turismo Bulegoan; otorduak hilaren 18an jasoko dituzte eskaera egileek Oiasso Erromatar Museoan. 20 euroko prezioa du, eta hiru platerez eta postreaz osatua dago. Tailerrak Jan bakarrik ez. Ikasteko aukera ere egongo da Dies Oiassonisen barruan Irun Dastaturen bidez. Horrela, hilaren 16an (osteguna), 19:30etik aurrera eta Bidasoa Bizirik-ek Ama Xantalenen duen egoitzan, Felix Mansok (Gaztelumendi Antxon jatetxekoa da) erromatarren sukaldaritza tailerra emango du doan. Gehien jota 15 laguneko taldea onartuko da. Bertarako izena Turismo Bulegoan eman behar da. Kalean egingo dituzte ere sukaldaritza tailerrak, hilaren 18an eta 19an, eta denentzat. Amona Kattalin jatetxeko Txemi M. Artolak emango ditu eskola horiek, eskolako gehienez 20 pertsonako taldeak osatuz. Izena tailerrak hasi baino lehen eman behar da, eta Oiassoren kanpoaldean egingo dira. Honakoak dira tailerren ezaugarriak:
  • Hilaren 18an (larunbata), haurrentzako tailerra 12:00etatik 13:00etara; helduen tailerra arratsaldean da, 18:00etatik 19:00etara.
  • Hilaren 19an (igandea), haurrentzako tailerra 12:00etatik 13:00etara.
Azkenik, Mendibil ardandegian, Italiako ardoen dastaketa saioa egingo dute, doan, hilaren 17an 19:30ean hasita Oiassoren kanpoaldean. Taldeak gehienez 15 pertsonakoa izango da, eta izena unean bertan eman behar da. Dies Oiassonis 2015, egitaraua    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.