Alex R. Cruz-en argazkiak, jaialdia hasteko

Alex R. Cruz

Alex R. Cruz, bere kamaretako batekin

Bluesa, 10 urte gure artean, erakusketaren inaugurazioarekin hasiko da gaur Hondarribiko X. Blues Jaialdia. Itsas Etxean jarri dute erakusketa eta han bertan izango da inaugurazioa, 19:00etan. Jaialdia lehen urtetik jarraitu duen Alex R. Cruz blueszale amorratuaren argazkiak biltzen ditu erakusketak, argazkilariak berak egindako hautaketaren bitartez. Cruzen argazkiekin batera, aurreko bederatzi ekitaldietan bisitatu gaituzten artisten oroigarriak ikusteko aukera izango da igandera arte Itsas Etxean. Eta gauean, ikuskizuna hasiko da, gaur hiru kontzerturekin. Egunez eguneko egitaraua ezagutzeko, bisitatu Bidasoko Hitzako agenda.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.