Bihar hasiko da Hondarribiko X. Blues Jaialdia. Antolatzaileek garraio publikoa erabiltzeko eskatu diete bisitariei eta Ekialdebusek erantzun egin du, gaueko zerbitzua indartuz.
Bihar hasiko da Hondarribiko X. Blues Jaialdia. Lau egun bete blues, bost eszenatoki, 25 kontzertu, aurreko ekitaldietako errepasoa egiten duen erakusketa, eta beste hainbat osagarri, denak doan. Antolatzaileek garraio publikoa erabiltzeko eskatu diete bisitariei eta Ekialdebus enpresak erantzun egin du, gaueko zerbitzua indartuz.
Blues Village eta Benta eszenatokiak
Bisitari kopuruari buruzko daturik eman ez zuten arren, orain arteko ekitaldirik jendetsuena iazkoa izan zen. “Eguraldia ere lagun izan dugu”, adierazi zuen Carlos Malles jaialdiko zuzendariak X. ekitaldiko pertsiana jaitsi eta gero. Duela bi urte 90.000 ibilgailu iritsi ziren Hondarribira blues jaialdiaren lau egunetan eta iaz kopurua handiagoa izan zen.
Hondarribiak aparkaleku arazoak izaten ditu udan, eta bereziki ospakizun handietan. Antolatzaileek ezer gutxi egin dezakete gabezia hori arintzeko, ezpada garraio publikoaren erabileraren alde lan egitea. Horregatik, kanpotik datozenei autobusa erabiltzeko eskatu diete.
Ekialdebusek zerbitzu bereziak programatu ditu jaialdiko lau egunetarako. Ama Guadalupekoa eskola pareko geltokia izango da abiapuntua eta helmuga, Benta eszenatokitik oinez hiru minutura. Donostiko lehen geltokia Gipuzkoako plaza da eta Irungoa, Fermin Calbeton kalea.
Zerbitzu bereziak
E21. Hondarribia-Aireportua-Donostia
Ostiral eta larunbatean
- Hondarribitik: Orduro, 21:30etik 02:30era.
- Donostiatik: Orduro, 22:00etatik 03:00etara.
E77. Hondarribia-Irun-Errenteria-Pasai Antxo-Donostia
Ostegun eta igandean
- Hondarribitik: 23:00, 00:00, 01:00 eta 02:00etan.
- Donostiatik: 23:55, 00:55, 01:55 eta 02:55ean.
Ostiral eta larunbatean
- Hondarribitik: Orduro 23:00etatik 05:00etara.
- Donostiatik: Orduro, 23:50tik 05:50ra.
E78. Hondarribia-Irun
Ostiral eta larunbatean
- Hondarribitik: 23:10, 23:50, 00:30, 01:10, 01:50, 02:30, 03:10, 03:50, 04:30, 05:10 eta 06:00etan.
- 23:25, 00:05, 00:45, 01:25, 02:05, 02:45, 03:25, 04:05, 04:45, 05:25 eta 06:15ean.
* Informazio gehiagorako eta ibilbideak ezagutzeko bisitatu
ekialdebus.net webgunea.