Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Meigak berdez jantzi dira

Izan, badira meigak. Urtero azaltzen dira San Miguel Ligako Galiziako lehen bi estropadetan. Aurten, meigak eta Jaizkibeleko sorginak ados jarri dira eta hiru traineruren alde egin dute nabarmen, Tiran, Cabo, eta batez ere, Hondarribiaren alde.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/07/06
Gazteak ondo erantzuten ari dira

Gazteak bikain erantzuten ari dira

Izan, badira meigak. Urtero azaltzen dira San Miguel Ligako Galiziako lehen bi estropadetan, eta beti izaten da traineruren bat asteburu hori egutegitik ezabatu nahi izaten duena. Bada, aurten, badirudi meigak eta Jaizkibeleko sorginak ados jarri direla eta hiru traineruren alde egin dute nabarmen, Tiran, Cabo, eta batez ere, Hondarribiaren alde. Liga hasiera besterik ez da, baina Ama Guadalupekoak zaleak amesten jarri ditu. Hiru estropada baino ez dira pasatu, baina azken urteotan Hondarribiak huts egin izan du lehen hiru proba horietan, eta gero ez. Aurten hori egin ez ezik, aurkari guztiak erortzen ikusi dituzte berdeek. Irailaren 20a urruti geratzen da, baina Ama Guadalupekoak tarte polita zabaldu du atzekoekiko eta dagoeneko San Miguel Liga irabazteko hautagaietako bi erori dira, Orio eta Kaiku. Larunbatean III. Nauta Sanxenxo Bandera irabazi zuen Hondarribiak, Caboren aurretik (ikusi sailkapena). Orio, Urdaibai eta Kaiku, Malagan 2., 3. eta 4. geratu ziren ontziak eta pronostikoen arabera liga irabazteko beste hiru faboritoak direnak, seigarren, bederatzigarren eta zortzigarren postuan helmugaratu ziren. Txanda berean lehiatuta, Hondarribiak zazpi ontziko tartea atera zion Urdaibairi.
Meigak Moana

Moañan ere lan txukuna egin zuten berdeek

Eta igandean, bigarren tokian bukatu zuten bikingoek XXXIII Concello de Moaña Bandera, V. Fandicosta Saria (ikusi sailkapena), euren txanda aise irabazita. Bi bandera eta bigarren postu bat lehen hiru estropadetan. Itzela ligaren hasiera. Galiziarrak ondo etxean Hondarribiaren ondoren, bi talde galiziarrak ibili dira hoberen asteburuan. Tiran hor dago beti, zarata handirik atera gabe, ezkutuan bezala, bere aukeraren zain. Asteburuan, besteen hutsa aprobetxatu dute sailkapenean gora egiteko eta ezustean ohorezko txandan sartzea lortu dute, Sanxenxon nahiz etxean laugarren izan eta gero. Postu hori bera du Tiranek San Migel Ligako sailkapenean, eta larunbatean Pasaian liderraren txanda berean bogatuko du. Cabo ondo dabil, aurten ere bere maila emanez. Gehienek lau euskal oilarren atzetik ibili beharko zela uste zuten arren, hirugarren jarri da sailkapenean eta 4 eta 6 puntuko tartea ireki du hurrenez hurren Orio eta Kaikurekiko. Ama Guadalupekoa urruti dute, baina Boirokoak edozertarako gai dira. Oarsoaldeko bi ordezkariak, bigarren tandan bogatuko dute hurrengo asteburuan. San Pedro, igandeko erakustaldiaren ondoren sailkapeneko zortzigarren postuan iritsiko da etxeko estropadara. Sanjuandarrak zazpigarren dira, Galizian asteburu irregularra pasata. Hurrengo biak Gipuzkoan Datorren asteburuan Gipuzkoan lehiatuko dira San Miguel Ligako traineruak. Larunbatean III. La Caixa Bandera izango dute jokoan San Pedron, eta igandean, IV. Euskolabel Bandera Donostian, Koxtapek antolatuta. Galiziako meigarik gabe, ezusteko gutxiagoko estropadak izan ohi dira, baina 2015eko liga hasiera ero honetan ezin da ezer aurreratu. Gainera, badian kaleen arteko alde handia izaten da eta eguraldiak estropada baldintzatu dezake. Hori bai, hondarribiarrek euren erregulartasunari eutsiko baliote, bat baino gehiago urduritzen hasiko da, dagoeneko hasiak ezpadira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.