KAE2 ligako lehen estropada irabazita, KAE1era igotzeko helburua sendotu du Hondarribia B-k.
Hondarribia B, Sestaon (argazkia: @VikingFA)
Atzo arratsaldean hasi zuten
KAE2 ligako hamabi traineruek liga, Sestaon, erlojuz kontrako I. Iberia Bandera estropadarekin. Hondarribia B-k irabazi zuen proba, 20 minutu eta 9 segundoko denborarekin. Atzetik Castro sartu zen, 8 segundura, eta Arkote, 15era.
Hurrengo asteburuan lidergoa defendatu beharko du herriko bigarren traineruak. Larunbatean Donostiarra Bandera izango dute jokoan hiriburuan, 12:00etan, eta igandean San Pedroko Bandera, 11:00etatik aurrera Pasaian.
Sestaokoa, aurten Hondarribia Bk lortu duen bigarren garaipena izan da. Ekainaren 14an Lekeitioko erlojupekoa irabazi zuen, A ontziak
Gure Esku Dago Banderaren lehen ekitaldia irabazi zuen egun berean.
(Ikusi Sestaoko argazkiak Viking Fans Arraun taldearen
Google kontuan)