Peñaflorida B-ri 1-2 irabazi dioete eta bihar Zubiri-Manteoren kontra jokatuko dute. Lehen fasean aurrera eginez gero, Euskal Herritik kanpoko taldeekin jokatzeko aukera eduki dezakete Talaiakoek.

Talaiako kirolariak, entrenamendu batean
Gaur hasi da XXIV.
Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketa eta Hondarribiko Talaia taldeak garaipen batekin ekin dio txapelketari; 1-2 irabazi dio Peñaflorida B taldeari. Bihar Zubiri-Manteoren kontra jokatuko dute hondarribiarrek.
Prebentzio Komunitarioko zerbitzuaren ekimenez sortu da taldea, eta
B-15 mailan eman dute izena —2000ko urtarrilaren 1a eta gero jaiotakoak—. Orotara, 40 talde daude maila horretan parte hartzen, 22 Euskal Herrikoak. Talaia, J multzoan dago sartuta, Zubiri-Manteo, Peñaflorida B eta Hernani A-rekin batera.
Lehen jardunaldian Zubiri-Manteok eta Talaiak irabazi dute eta bihar, Pasaian, bi talde horiek multzoko lidergoa izango dute jokoan. Lehen fasean aurrera eginez gero, Euskal Herritik kanpoko taldeekin jokatzeko aukera eduki dezakete Talaiakoek.