[Argazki galeria] Irungo Baserritar Eguna

Milaka lagun hurbildu dira Urdanibia plaza berrian egiten den lehen Baserritar Eguna gertutik bizitzeko, asko eta asko inguruko herrietatik joandakoak.

Irungo Baserritar Eguna

Irungo Baserritar Eguna. Harrijasotzaileak

Norbaitek uste bazuen Irungo jaiak San Martzial egunarekin bukatzen direla, biharamunean Moskutik pasatzea besterik ez du egin behar okertuta dagoela ikusteko. Izan ere, milaka lagun hurbildu dira Urdanibia plaza berrian egiten den lehen Baserritar Eguna gertutik bizitzeko, asko eta asko inguruko herrietatik joandakoak. Berrikuntza handirik behar ez duen festa da Irungo Baserritar Eguna, baina plaza berrituak aukera berriak ekarri ditu. Ganadu txapelketarako eremu egokiagoa, jendeak ekitaldiz ekitaldi mugitzeko aukera handiagoa —oraindik pilaketak sortzen diren arren—, txosnak sukalde aldetik irekitzeko modua, atseden hartzeko erraztasun gehiago… Kontrakoak ere egongo dira, baina gehienek oneritzia eman diote eremu berriari. Goizean joaterik izan ez duenak oraindik badu aukera, arratsaldean dantza sueltoko txapelketa eta erromeria egingo baitituzte bertan (ikusi egitaraua). [nggallery id=52]
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.