Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hitz egin dutenek Alarde Parekidea babestu dute

Emakundek, Arartekoaren ordezkariak eta EH Bilduk gaur goizean Irungo alardeetan gertatutakoaz gogoeta egin dute, alkatearen eta aldundiko nahiz batzar nagusietako agintarien jarrera gaitzetsiz.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2015/06/30
Erakunde eta alderdietako ordezkariak, udaletxean, Alarde Parekidea bitartean

Erakunde eta alderdietako ordezkariak, udaletxean, Alarde Parekidea bitartean

Erreakzio sorta izan da, gaur ere, Irungo alardearen harira. Emakundek, EH Bilduk eta Arartekoaren ordezkari Julia Hernandezek zergatik egon diren Alarde Parekidea babesten azaldu dute hedabideen aurrean, izan ere, alderdi nahiz erakunde horietako ordezkariak izan dira alarde publikoaren joan-etorriak ikusten, eta aldi berean, bermatzen. Si Se Puede Iruneko kideek ere harrera egin diote. Emakundeko ordezkariak saiatu dira Jose Antonio Santano alkatearekin hitz egiten –Alarde Tradizonalari bakarrik egin dio harrera Santanok—, baina Emakundetik esan dute ezin izan dutela harekin solasaldia egin. Erakunde horren helburua zen Santanok Alarde Parekideari ere harrera egiteko eskaera zuzenean egitea. Baina ez da horrela izan, eta alkatearen ausentziaren harira kritika egin du Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak gaur, udaletxeko balkoian zela: “Batari harrera egiten badio besteari ere egin beharko lioke. Aldaketarako pauso nabarmen bai izango litzateke. Arantxa Iraola kazetariak Berria egunkarian jaso ditu Landaidak esandakoak sakonago —Landaidarekin batera Ana Alberdi Emakundeko idazkari nagusia izan da Irunen—. Arartekoaren ordezkari Julia Hernandezek ere adierazpenak egin ditu alardea bitartean, udaletxearen atarian. Esan duenez, berdintasuna berma dadila da Arartekoaren helburuetakoa ekintza edo ekitaldia edozein dela ere, eta berdintasun horren aldeko urratsa dela Arartekoaren ordezkaritza gaur Irunen izatea esan du: “Beharrezkotzat eman dugu hemen egotea, eta nahiko nuke beharrezko urratsak eman ditzatela erakundeek bi alarde egon ez daitezen laster. Botere publikoaren ardura da hemen gertatzen denarekin bukatzea, gurea ere, beraz”. EH Bilduk ere ordezkaritza zabala izan du gau Irunen. Tokiko zinegotziez gain, Gipuzkoako agintariak ere izan dira hirian Alarde Parekideari babesa emateko, Xabier Olano eta Ainhoa Beola Gipuzkoako batzarkideen presentziarekin. Koalizioko kideek esan dutenez, biak ala biak “Gipuzkoako ahaldun nagusiaren lekua eta batzar nagusietako lehendakariaren lekua betetzera” joan dira Irunera, “beraiek emakumeak bakarrik uztea erabaki baitute. Emakumeen eskubideetan ere lau urte egin dugu atzera”. Irunen alarde bakarra eta berdintasunezkoa nahi dute EH Bilduko kideek, eta Markel Olano ahaldun nagusiari eskatu diote “penagarria” dela hura ez egotea “berdintasuna bermatzen duen alarde bakarrean”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoako Soziometroaren arabera, EH Bilduk irabaziko lituzke foru hauteskundeak, baina EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa lortuko lukete

Euskal Herria, Gipuzkoa

BDZk salatu du Gipuzkoako enpresa batek eraikuntzako 3,68 tona material esportatu dituela Israelera

Bizigiro, Gipuzkoa

Erromatarrak bueltan dira

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako egoitzetan bizi diren lau lagunetik hiruk uste dute bizi kalitate ona dutela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Aiako txaleta eraisteko agindua berretsi du Auzitegi Gorenak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak salatu du futbol partida bateko epaile bati jazarri diotela ertzaina izateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Zahar etxeetako gatazkari irtenbidea emateko eskatu dio ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiari

Berastegi, Berrobi eta Elduain Tolosarekin lotzeko autobus zerbitzua indartuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.