Bi su artifizial ikuskizun daude jaitean
Hilaren 28tik 29rako gauean (00:15ean) eta uztailaren 1ean (22:45ean) su artifizialen ikuskizunak egingo dituzte Irunen. Horren harira, udalak hainbat bide mozketa izango direla adierazi du. Honakoak:
- Egun horietan, Santiago bidetik eta Artiako ubidearen arteko bidegorri zatia moztuko dute, goizeko 08:30etik suak bukatu arte. Ingurune horretan, ikusleek zonalde hauek izango dituzte prest suak ikusteko.
- Irungo saihesbideko trafikoa moztuko da ere suak bitartean. Udaltzaingoaren azalpenei jaramon egitea eskatu du udalak.