Alarde Tradizionaleko San Pedro Eguneko errebista, nahiz Alarde Tradizionala bera irudikatzen duten argazkiak aurkeztu behar dira Quique Escalante lehiaketara. Bidasoko Hitza.
Gaur aurkeztu dute Quique Escalante lehiaketa.
Alarde Tradizionalaren batzordeak eta danborradak antolatuta, aurten ere Quique Escalante argazkilaritza lehiaketa egingo dute hilaren 29an eta 30ean. Izan ere, lehiaketan bildu behar diren argazkiak bi egun horietan bildu behar dituzte parte hartzaileek: San Pedro Eguneko Alarde Tradizionaleko errebistan, eta San Martzial Eguneko Alarde Tradizionalean.
Gaur goizean aurkeztu dute lehiaketa. Bertan parte hartu dutenei, eta parte hartuko dutenei eskerrak eman dizkie Jon Abaigar antolatzaileak, eta horrek Escalanteren memoria mantentzen laguntzen duela.
Oinarriei dagokionez, irudiak hilaren 30eko 20:00ak baino lehen entregatu behar dira (egile bakoitzak lau argazki eman ditzake), papereko formatuan (CD batean kopia bat eraman behar da), eta irudiaren atzealdean egilearen izen-abizenak eta telefono zenbakia daudela. Honako tokietan utz daitezke irudiak:
- Amalen liburu denda (Uztapeide bertsolaria, 12.
- Geno Mertzeria (Serapio Mugika, 28).
- Jaizkibel liburu denda (Aristegi Enbaxadorea, 1).
- Posta bulegoko 503 apartatuan (argazkia lehiaketarako dela jakinarazi behar da Correosen).
Orotara bost sari emango dituzte, hiru argazki onenei,
La Tamborrada Saria, eta 8-15 adin tartekoentzako sari berezia.