[Argazki galeria] Hasi dira Irungo jaiak
Hasi dira Irungo jaiak, San Martzial eta San Pedro jaiak. Sua izan zen nagusi atzo, bai San Juan plazan zein Urdanibian. Juanma Garatek egin zien herritarrei hitzaurrea. Bidasoko Hitza.
Juanma Garateren hitzaurrearekin, Jose Antonio Santano alkateak piztutako suarekin, dantzarien emanaldiarekin San Juan plazan, presoen aldeko ekitaldiekin Moskun, alardeetako konpainian entseguekin, Urdanibiako kontzertuekin… Atzo hasi ziren San Pedro eta San Martzial jaiak Irunen. Nola gainera. [nggallery id=48] Eguna aparta izan zen eguraldi aldetik. Horrek asko lagundu zuen festen hasierako ekitaldien arrakastan. Jendetsuak izan ziren, eta kolorez beteak, denak ala denak. Atzoko hasieraren ondoren, gaurkoa egun lasaia da. Ekitaldirik nabarmenena Ficoban adinekoek izango duten bazkaria izango da.