Palmera-Monteroko gizarte zentroa, urtea bukatu baino lehen bukatuta

Urte bukaera aldera bukatuko dituzte Palmera-Montero eremuko gizarte zentroaren lanak. Gune publiko eta pribatuak izango ditu.

Erritmo onean doaz Palmera-Monteroko lanak

Erritmo onean doaz Palmera-Monteroko lanak

Udalak esan duenez, Palmera-Moneteroko gizarte zentroa urtea bukatu baino lehen bukatuta egongo da. Bertan ekipamendu publikoak, merkataritzakoak, aparkalekuak eta oinezkoentzako guneak jarriko dituzte. 2013ko erdialdian hasi ziren zentroa egiteko lanak. Ekipamendu publikoaren eremuak 3.700 metro koadroko azalera izango du hainbat zatitan banatua. Udaleko bulegoak joango dira bertan, besteak beste, 1.400 metro koadroko azalerarekin. Lurrazpiko parkinak 116 plaza izango ditu bertakoentzat, eta 70 errotaziozkoak, eta bi solairuko eraikinaren behealdean merkataritzarako guneak egongo dira (1.610 metro koadro), eta supermerkatu bat (1.745 metro koadrokoa). Kanpoaldean, herritarrek erabili ahal izateko 5.240 metro koadroko azalera izango da, oinezkoen gune eta berlardiaren artean.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.