Ikasturte bukaerako jai handia, bihar, Hondarribiko San Jose ikastetxean

Ikasturte bukaerako festa egingo dute bihar Hondarribiko San Jose ikastetxean. Denetik, denentzat egongo da egunean zehar.

Ikasleek hainbat domina jasoko dituzte biharko festan

Ikasleek hainbat domina jasoko dituzte biharko festan

Hondarribiko San Jose ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatuta, ikasturte bukaerako festa handia egingo dute bihar (larunbata), ikastetxean bertan. Bertan hainbat ekintza eta ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute ikastetxeko ikasleek, irakasleek, langileek, eta baita familiek ere. Honakoa da egitaraua:
  • 10:00etan, jaialdiaren hasiera.
  • 10:00-13:00, patata tortilla eta bizkotxo lehiaketetako egileek egindakoa eman behar dute.
  • 10:30-13:00, eskolaren barruan, poney eta zaldi gainean ibiltzeko aukera.
  • 10:30-11:30, judo erakustaldia eta dominen banaketa.
  • 11:00-12:30, adinari egokitutako jokoak: ginkana, motor txikien lasterketa, kirol jokoak…
  • 12:30-13:30, kometa txiben lehiaketa.
  • 13:30-15:30, bazkaria.
  • 15:30-17:30, makillaje tea margoketa tailerra txikienentzat.
  • 15:45-17:00, adin ezberdinetako haurrentzat jolasak.
  • 16:30-18:00, hegaztien erakusketa.
  • 16:30ean, funky erakustaldia eta dominen banaketa.
  • 17:00etan, apar festa.
  • 18:00etam sarien banaketa: DBH4ko espediente onenari; VI. Besarkada Saria; Oporrak Familian marrazki lehiaketaren saria; Eskola Kiroleko parte hartzaileei domina banaketa; tortilla eta bizkotxo onenei sariak.
  • 19:00etan, pizza eta lehiaketetako tortilla eta bizkotxoen dastaketa.
  • Egunean zehar gaztelu puzgarriak egongo dira.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.