Udan, Artaleku eta Azken Portu kiroldegiek prezio bereziak izango dituzte. Udako abonua egiten dutenek ez dute matrikularik ordaindu beharko.
Azken Portu kiroldegiaren ataria
Prezio bereziak prestatu dituzte Irungo Artaleku eta Azken Portu kiroldegiek udarako. Horrez gain, sanmartzialetan ere kirola egiteko aukera bermatzeko, hainbat abantaila prestatu dituzte bi kiroldegiek.
Lehenik, gazteak. 12-22 adin tartekoek abonua egiten badute udan zehar kiroldegia erabiltzeko (uztailaren 2tik irailaren 30era arte), ez dute matrikularik ordaindu beharko. Hala, egiten den abonuaren arabera, hiru hileko kuota 30,87 eta 77,19 euro artekoa litzateke, aurrezkia (abonuaren arabera ere) 40 eta 75 euro artekoa izanik matrikularik ez delako ordaindu behar. Eskaintza hori baliatzeko bi kiroldegietan eman daiteke izena.
Horrela, igerilekuak, fitness aretoak (14 urtetik gorakoek), squash kantxak, nahiz pilotalekua, eta ikastaroetan prezio murriztuak balia ditzakete abonua egingo duten gazteek.
Helduak, festetan
Gazteen baldintza berberekin, baina izena emateko epe mugatuarekin (ekainaren 22tik 29ra, hau da, sanmartzialak bitartean), 22 urtetik gorakoek balia ditzakete udako abonu kanpaina bereziaren onurak.
Gazteen nahiz helduen eskaintzetan izena emateko hainbat bide daude, baina horiek astelehenetik ostiralera, 08:30etik 20:00etara erabili behar dira. Honakoak dira: