Ez dira garai onak kulturarako, eta aurrerantzean ez dira hobeak izango, hutsune handia utziko baitu Txiplaoko areto handiak.
Irungo Sare-ren aurkezpena izango da gaur. Hitzaldia antolatu dute horretarako Oiasso Museoan, Teresa Toda eta Joseba Azkarragarekin.
Udan, Artaleku eta Azken Portu kiroldegiek prezio bereziak izango dituzte. Udako abonua egiten dutenek ez dute matrikularik ordaindu beharko.
Jaien egituren muntaiagatik, Urdanibian ez da larunbatetako azokarik egingo hilaren 20 eta 27an. Hurrengoa uztailaren 4an izango da.
Irungo Gure Esku Dago-ko kideak igandeko Anoetako ekitaldia prestatzen ari dira. Horretarako egunero Erletxean egongo dira. Bidasoko Hitza.