Irungo Gure Esku Dago-ko kideak igandeko Anoetako ekitaldia prestatzen ari dira. Horretarako egunero Erletxean egongo dira. Bidasoko Hitza.
Irudian, Uruguaiko Aldaxka taldearen oihala
Hilaren 21eko Donostiako ekitaldiak berotzen ari da Irungo Gure Esku Dago. Larunbatean, esaterako, San Juan plazan izan ziren Anoetan egingo den ekitaldi nagusirako sarrerak saltzen, eta aldi berean, Gure Esku Dago-ren materiala herritarrei eskaintzen. Postuaren ondoan, apaindutako oihalak erakusteko euskarria jarrita zuten: irundarren oihalez gain, Uruguaiko Aldaxka taldeak egindakoa ikus zitekeen (goiko irudian).
Asteburukoa pasata, Irungo Gure Esku Dago-ko kideek esan dute aste honetan egunero egongo direla Erletxean (Kale Nagusia, 5), Anoetarako sarrerak, materiala eta bestelakoak saltzen. Aldi berean hala nahi dutenei igandeko jarduerei buruzko informazioa emango diete.