Udan euskara ikasteko erraztasunak eman ditu Irungo AEK-k

AEK-k udan euskara ikasteko ikastaroak antolatu ditu, aurrez aurrekoak eta on-line motakoak. Horietan jada izena eman daiteke.

Irungo AEK-ko kideak

Irungo AEK-ko kideak

Irungo AEK euskaltegiak hainbat bide jarri dizkie udan euskara ikasi edo hobetu nahi dutenentzat. Eskaintza zabala prestatu du, aurrez aurreko edo on-line ikastaroekin. Horietan izena emateko epea zabalik dago, hilaren 25era arte; azken egun horretan euskara maila neurtzeko proba eguna litzateke, ikasle bakoitza dagokion taldean koka dadin. Irungo AEK euskaltegia Legia kaleko 6. zenbakian dago. Izena emateko hara joan behar da, bestela, 943 62 88 35 telefono zenbakira dei daiteke, edo AEKren posta elektronikora idatzi. Aurrez aurreko eskolak egunean hiru, lau, edo bost ordukoak izan daitezke. Honakoak xehetasunak
  • Egunean hiru orduko ikastaroak: goizeko txanda 09:30etik 12:30era da, eta arratsaldekoa 16:00etatik 19:00etara. Matrikularen prezioa 102 eurokoa da, eta orotara, 60 orduz eskolak jasoko dituzte parte hartzaileek.
  • Egunean lau orduko ikastaroak: goizeko txanda 09:00etatik 13:00etara da, eta arratsaldekoa 16:00etatik 20:00etara. Matrikularen prezioa 136 eurokoa da, eta orotara, 80 orduz jasoko dituzte eskolak parte hartzaileek.
  • Egunean bost orduko eskolak: txanda bakarra dago egunean, goizez (08:30-13:30). Matrikularen prezioa 169 eurokoa da, udan zehar 100 orduko ikastaroa jasotzeko.
On-line ikastaroen informazio xehea honakoa da:
  • Zortzi asteko ikastaroa izango da. Matrikularen prezioa, berriz, 251 eurokoa.
  • Honakoa litzateke astean egin beharrekoen zerrenda: ariketak egiten 7 ordu asteko (56 ordu orotara), mintzasaioak egiten 2 ordu astean (16 ordu ikastaro osoan zehar) eta tutoretzan 30 minutu asteko (lau ordu bi zortzi aste horietan).
Matrikulen prezioaren, ordainketen, matrikulen itzulketen edo beka sistemaren gaineko informazioa jaso nahi duenak AEKrekin jarri behar du harremanetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.