Hondarribia FE-k denboraldi amaierako festa egin du

Hondarribia FE-k denboraldi amaierako festa egin zuen larunbat goizean Hondartza futbol zelaiko instalazioetan. Futbol eskolako eta elkarteko jokalari, entrenatzaile, laguntzaile eta arduradunek, itxitzat eman dute horrela 2014-2015 denboraldia.

Hondarribia Futbol Elkarteak denboraldi amaierako festa egin zuen larunbat goizean Hondartza futbol zelaiko instalazioetan. Futbol eskolako eta elkarteko jokalari, entrenatzaile, laguntzaile eta arduradunek, itxitzat eman dute horrela 2014-2015 denboraldia. Oro har, urte ona baina zaila izan da Hondarribia FE-rentzat. Nagusien bi taldeek azken unera arte borrokatu behar izan dute euren mailari eusteko. Lehen taldeak azken partidan lortu zuen salbazioa, harmailen bultzadarekin, eta datorren urtean ere Ohorezko Mailan jokatuko du. Preferenteko taldea, baina, Lehen Erregionalera jaitsi da, baina dena emanda.
Hondarribia FE 2014-2015 festa

Nesken atala sendotzen ari da

Beste batzuk ez dira hain larri ibili. Nesken bi taldek espero baino maila handiagoa erakutsi dute, eta etorkizunean poztasun asko emango dituztela dirudi. Haurren lehen taldeak Gipuzkoako Kopa irabazi du, eta kadeteek Ohorezko Mailara igotzea lortu dute; ondo baino hobeto ospatu zuten gainera. Emakumeekin lan handia egiten ari da herriko futbol elkartea eta emaitzak agerian dira. Ikusi festako argazkiak, Hondarribia FE-ko Twitter kontuan.
Erlazionatutako edukiaHondarribia-ren salbazioa, iruditan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.