Hondarribia FE-ko Kadete Mailako nesken taldeak Ohorezko Mailan jokatuko du datorren urtean, igoera faseko finalean Zarautzen kontra irabazi eta gero (2-0).

Hondarribiko neska kadeteak, Miramarren igoera ospatzen
Hondarribia FE-ko Kadete Mailako nesken taldeak Ohorezko Mailan jokatuko du datorren urtean, igoera faseko finalean Zarautzen kontra irabazi eta gero (2-0). Aldalekuetako dutxarekin nahikoa ez eta Miramarreko iturrian sartu dira neskak, lortutakoa ospatzeko.
Denboraldi amaierak albiste gazi gozoak ekarri dizkio Hondarribia FE-ri, baina gehienak gozoak. Mutil nagusien lehen taldeak azken partidan Maila mantentzea lortuz zuen, baina bigarrena Lehen Erregionalera jaitsi da, iaz igotzea lortu eta gero.
Nesketan, Haurren Mailako A taldeak kopa irabazi zuen orain bi aste, eta gaur, haien hurrengoek, kadeteek irabazi dute ligako partida inportanteena.