Elatzetak bere festa, eta eraikin berriarena egin du

Elatzetak inauguratu du HHko eraikin berria. Eta hori bakarrik ez, ikasturte bukaerako festan murgildu dira ikas komunitateako kide guztiak. Bidasoko Hitza.

Agintariak, inaugurazioan, katea mozten

Agintariak, inaugurazioan, katea mozten

Irungo Katea auzoko Elatzeta ikastetxean festa handia egin zuten larunbatean. Batetik, ikasturte amaierako festa egin zuten bertako ikasleen ikuskizunekin. Bestalde, HHko eraikin berria inauguratzeko baliatu zuten jai eguna, hura irailetik martxan egon arren. Festa biribila izan zen. Ikasleen ikuskizunaz aparte (goizean eta arratsaldean), HHko egoitzaren inaugurazio ekitaldi ofiziala egin zuten. Horrek antzinako bi eraikin ordezkatuko ditu, bi horiek auzoaren eta auzotarren erabilerarako geldituko direlarik. Hala, inaugurazioan egon ziren Olatz Garamendi Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkaria, Gema Gonzalez de Txabarri Hezkuntza Saileko Gipuzkoako ordezkaria, Katea-Landetxa-Ventas Auzo Elkarteko kideak, Berritzeguneko partaideak, IES Hirubideko irakasleak, eta nola ez, Elatzetako irakasle, langile, ikasle eta gurasoak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.