Udalbatza berria osatzeko eta alkatea izendatzeko udalbatzar berezia egingo dute etzi eguerdian. Ez da ezustekorik espero, eta Jose Antonio Santanok hartuko du alkate kargua 2019ra arte.
Hauteskundeetako emaitzen inguruan hausnarketa egin eta aurrera begirako lan ildoak zehaztuko dituzte, 19:00etatik aurrera.
Hamazazpi zinegotzietatik hamar berriak izango dira. Guztira hamaika gizonez eta sei emakumez osatua egongo da 2019ra arteko Hondarribiko Udalbatza berria.
Wheels & Waves 2015 jaialdia egingo dute ostegunetik igandera Biarritzen. Ostiral arratsaldean Hondarribira gerturatuko dira, Jaizkibelen garai bateko motoekin lasterketak egiteko. Ondoren Portura jaitsiko dira eta kontzertua izango dute San Pedro kalean.