Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Azoka, moda, gastronomia eta antzerkia, Dies Oiassonis-en

Ohiko jarduerez gain, Dies Oiassonis Erromatar Jaialdiak azokak, moda, antzerkia eta gastronomia eskaintza jasoko ditu bere barruan. Uztailaren 17tik 19ra egingo dute.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2015/06/10
Iazko Dies Oiassonisen irudi bat

Iazko Dies Oiassonisen irudi bat

Seigarrenez egingo dute aurten, uztailaren 17tik (ostirala) 19ra (igandea) Dies Oiassonis Erromatar Jaialdia. Oiasso Erromatar Museoa eta udala daude antolakuntzaren atzean. Berritasunekin dator aurten, gainera, jaialdia. Ohiko ekitaldiez gain, berriak ere egongo dira modarekin, azoka batekin, gastronomiarekin nahiz antzerkiarekin harremana dutenak. Irungo iragana ezagutzeko aukera da Dies Oiassonis, atzoko aurkezpenean Oiasso museoko kideek esan zutenez, baina modu “dibertigarri eta atseginean”. Erromatarren egunen ekitaldietan 200 irundarrek parte hartuko dute, gladiadore, musikari, dantzari, artisau edo bestelako zereginak betez, eta ohiko ekitaldien artean, nabarmenena Navigium Isidis ikuskizuna da, Isis jainkosaren prozesioa, itsasotik datorrena. Baina seigarren ekitaldi honetarako prest dauden berritasunak asko dira. Behin-betiko egitaraua aurrerago emango duten arren, honakoak dira, puntuz puntu, aurtengo berritasun nabarmenenak:
  • Erromatar azoka: Dies Oiassonis bitartean, erromatarren azoka jarriko dute Junkal, Istillaga, Erromes plazen artean eta Santiagoko pilotalekuan. Inguruko kaleek dekorazio berezia izango dute, eta postuez gain, ikuskizunak ere jasoko dituzte gune horiek.
  • Gastronomia: besteak beste, gastronomiaren atalean, Erromako Pintxoa jarduera egingo dute. Parte hartuko duten tabernek erromatarren garaian erabiltzen ziren jakiekin pintxoak egingo dituzte. Gainera, Irun Dastaturen barruko gastronomia tailerrak egingo dituzte, horien artean Gaztelumendi jatetxeko Felix Mansok Ama Shantalenen emango duena. Amona Kattalineko Txemi M. Artolak ere emango du tailerra, baina kalean. Ardo katak ere egongo dira.
  • Moda: Moda Museoan egitasmoa jarri dute abian Oiassoko kideek duela zenbait hilabetetik. Horren emaitzak Dies Oiassonis-en ikusiko dira. Izan ere, moda pasarela egingo dute, museoak antolatutako moda greko-erromatarreko sariketan aurkeztutako 43 diseinuak jendaurrean azalduz.
  • Antzerkia: Medea antzezlana lantzen egon dira azken hilabeteetan Oiasson. Museoak antzerkigintzan izan duen lehen esperientzia izan da. Medea-ren bertsio eguneratua taularatuko dute antzerkiarekin engaiatu diren artista amateurrek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.