Jara Tome laguntzeko festa egingo dute Irungo San Migel auzoan

Jara Tomek SHUA gaixotasun arraroa du. San Migel auzoko alarde tradizionaleko konpainiak festa eguna antolatu du larunbatean auzotarra laguntzeko.

Konpainiako kideak, Jara Tome eta haren amarekin gaurko agerraldian

Konpainiako kideak, Jara Tome eta haren amarekin gaurko agerraldian

Alarde tradizonaleko San Migel konpainiak antolatuta, Jara Tome SHUA gaixotasun arraroa duen haurra laguntzeko egun osoko festa egingo dute hilaren 13an (larunbatean), Irungo San Migel auzoan. Urtero egin ohi du konpainia horrek antzeko jaialdia, baina aurten elkartasun keinua egin izan nahi diote eri dagoen auzokideari: Denok gara Jara izena jarri diote egunari. Denetik egongo da egunean zehar, Paco Almendres San Migel konpainiako kapitainak adierazi duenez. Jarduerak haur nahiz helduentzako dituzte prestatuta, eta herritar orori parte hartzeko eskatu diote. Gaur aurkeztu dute jaialdia, konpainiako kideak, nahiz Jara Tome eta bere ama agerraldian zirela. Honakoa da egitarau zehatza:
  • 09:00etan, Megas klubak motorren elkarretaratzea egingo du, Alberto Angera plazatik abiatuta. Irundik, Hondarribitik nahiz Donostiatik zehar ibiliko dira motorzaleak.
  • 10:00etan, patata tortilla lehiaketa hasiko da, bakarka edo bikoteka parte har daiteke. Aurretik eman behar da izena 610 28 51 91 telefono zenbakira deituz.
  • 17:00etan, San Migel konpainiaren entsegua hasiko da. Aurtengo kantinerari upela emango diote.
  • 18:00etan, Bidasoako Erraldoiak taldearen emanaldia auzoan.
  • 18:30ean, Santiagoko Deabruek antolatuta, familia puzzle erraldoia: talde bakoitzean gutxienez bi pertsona egon behar dira, lau gehienez. Baina derrigorrezkoa da partaideetako batek 14 urte baino gutxiago izatea. Aldez aurretik eman behar da izena 648 02 85 90 telefono zenbakira deituz.
  • 19:00etan, haurrentzako marrazketa lehiaketa.
  • Egun osoan zehar, haurrentzako jarduerak: animazioa, aurpegiko makillaje eta pintura tailerrak. Gainera, konpainiaren tabernan irekita egongo da egunean zehar, eta besteak beste, Alberto DJk girotuko du eguna.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.