[Bideoa] Fito, larunbatean Ficoban

Fito & Fitipaldis taldeak kontzertua emango du larunbatean Ficoban, 22:30ean hasita. Aurretik, ordea, beste bi taldek joko dute.

Fito Cabrales

Fito Cabrales

Kontzertu handia larunbatean Ficoban. Fito & Fitipaldis taldeak Huyendo conmigo de mi biraren barruan kontzertua emango du Ficoban, 22:30ean hasita. Badaude oraindik sarrerak, aldez aurretik (28 euroan) nahiz egunean bertan Ficoban (32 euroan) eros daitezkeenak. Talde bizkaitarra ez da bakarrik egongo erakustazokan. Bi telonerok girotuko dute gaua, Los Zigarros (20:15ean) eta No Te Va Gustar (21:30ean) taldeek hain zuzen. Ficobako ateak 19:45an zabalduko dituzte. Ondokoa Fitoren bideoklip bat da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.