Hondarribiko gobernuz kanpoko erakundeek eta gizarte alorrean lan egiten duten elkarteek hilaren 22ra arte eska ditzakete udalaren diru laguntzak. Bidasoko Hitza.
Hilaren 22ra arte eska daitezke laguntzak
Hondarribiko Udalak 133.441 euroko partida du gordeta gobernuz kanpoko erakundeentzat (115.441 euro), eta gizarte alorrean lan egiten duten elkarteentzat (18.000 euro). Kopuru hori iazko partidatik 6.000 euroan handitu da. Maite Pelaez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak zehaztu du udalaren aurrekontuaren %0,7ra iristen direla laguntza horiek.
Diru laguntza jasotzeko eskaerak BAZen egin behar dira, hilaren 22a baino lehen.
Pelaezek aitortu du krisi aroagatik “momentu zailak” bizitzen ari direla hondarribiarrak, baina aldi berean lagundu behar direla “gu baino okerrago” daudenak, eta “ezeren truke besteentzako helburu miresgarri batean” lanean daudenak, hau da, gobernuz kanpoko erakundeak, “ahal den laguntza” eskainiz.