13.289 bisitarik bat egin dute asteburuan Bioterran. Horregatik, eta erakusketarien gaien kalitateagatik, pozik agertu dira Ficobako kideak. Bidasoko Hitza.
Haurrek ere parte hartu dute Bioterran
Arrakastatsua izan da Ficoban asteburuan zehar egin den Bioterra produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka. Horren adierazleetako bat da, nabarmena gainera, iazko edizioarekin alderatuta %30 hazi dela azokan izan diren bisitarien kopurua: 13.289etara iritsi da aurten.
Oro har, ostiraletik atzora arte, Bioterran etenik gabea izan da bisitarien emaria. Gehienak atzo izan ziren, ia 6.000, prest zeuden 167 postuak ikusten. Geobat guneak izan du bereziki arrakasta.
Hala, Bioterraren zuzendari Monica Aldayren hitzetan, azokaren balorazio positiboa besterik ezin da egin, “erakusketarien eta bisitarien kopuruetan genituen helburuak bete egin ditugu”. Hala, zuzendariak nabarmendu du, eskaintza publiko zabalera iritsi dela, espezializatutakoa edo ez aditua izan.