Eusko Jaurlaritzak, iraunkortasunaren alde egindako lanagatik, diplomak eman dizkie Irungo Toki Alai eta Eguzkitza ikastetxeei. Bidasoko Hitza.
Eguzkitza eta Toki Alaiko kideak, diplomak eskuan
Eusko Jaurlaritzak, Irungo Eguzkitza eta Toki Alaia ikastetxeek iraunkortasunaren alde egiten duten lana saritu du, Eskola Agenda 21en egindako lanari esker. Izan ere, EAEko beste 20 ikastetxeri eta hiriko bi horiei Eskola Agenda 21en barruan egin duten lana aitortu die Jaurlaritzak. Saria ere jaso dute bi ikastetxeetako kideek, Bizkaian, Busturiako Biodibertsitatearen Zentroan.
Zehatz, Jaurlaritzak saritu duena da curriculum mailan, baliabideen kudeaketan, nahiz hezkuntza komunitatearen parte hartzean ikastetxeek iraunkortasunarekin duten konpromisoa. Irailean hasi ziren Jaurlaritzako kideek bi hezkuntza zentroetan egiten dutena neurtzen.
Udaleko Hezkuntza ordezkari Miguel Angel Paezek bi ikastetxeak zoriondu ditu lorpenagatik.