Juanma Garate izango da San Pedro eta San Martzial jaiei agurra emango diena. Irungo festak hasteko ekitaldi ofizialean txirrindularitza profesionala utzi berri duen hiritarra omendu nahi dute, bigarrenez.
Juanma Garate
2002an txirrindularitza sasoi ezin hobea egiten ari zelako, eta 2015ean txirrindularitza ibilbide oparoa bukatutzat eman duelako. Juanma Garatek egingo du hilaren 23an udaletxeko balkoi nagusitik San Pedro eta San Martzial jaien agurra, festak hasteko ekitaldi ofiziala. 19:00etan jarriko dute San Juan Harria plazan zuhaitza egun horretan, eta Garateren agurra 21:30ean izango da. 21:45ean emango dio su Jose Antonio Santano alkateak San Juan Egunaren bezperako suari.
Ibilbide osoa izan du Garatek txirrindularitza profesionalean. Hori aitortu nahi izan dio udalak agurra egitea proposatzerako garaian. Jose Antonio alkateak esan duenez, “urte zaila izan du Garatek. Agurraren proposamena egiterakoan, ilusioz hartu du. Errepikatzea merezi zuela uste genuen. Txirrindulari ona izateaz gain, pertsona apala da, hurbila, eta hiria bihotzean darama”.
Profesionaletan 2000. urtean debutatu zuen Garatek, Lampre taldean. Ondoren, Saunier Duval, Quick Step eta Rabobank taldeetan egon da. Garaipen garrantzitsuak lortu ditu profesionaletan, baina bereziki gogoan ditu Garatek Italiako Giroan egindako balentriak.
Garateri elkarrizketa egin zion 2015aren hasieran HITZA-k. Txirrindularitza zergatik utzi zuen azaldu zuen bertan.