Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Kolaborazioa eta berrikuntza, Bidasoa Bizirik-en ardatzak 2014an

Bidasoa Bizirik erakundeak iazko balorazioa egin du. Zentzu askotan Bidasoaren aldagai ekonomikoak gora joan direla adierazi du, eta horren funtsa kolaborazioa eta berrikuntza direla adierazi du erakundeak. Bidasoko Hitza.

Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia,Irun
2015/06/03
Krea Bidasoaren barruko formazio saio bat

Krea Bidasoaren barruko formazio saio bat

2014an egindakoen berri eman du Bidasoa Bizirik Behe Bidasoko Garapen Agentziak. Zifretaz harago, iazko jarduerarik garrantzitsuenak kolaborazioan eta berrikuntzan oinarritu direla esan du erakundeak, enplegua, enpresen jardunak eta ekintzailetza sustatuz eta babestuz. Eta datu orokorrak honakoak dira: El Espazio guneak 16.000 lagun jaso ditu, Bidasoa Bizirik-en kolaborazioari esker 167 enpresa sortu dira, 380 enpresak nazioartera zabaldu dute euren jarduna, eta turismo alorrean, 121.000 pertsona izan dira Irungo nahiz Hondarribiko turismo bulegoetan. Lan munduan, erakundearen arabera, enpresa sarearekin lankidetza, eta estrategia nahiz ekintza berritzaileak bultzatu dituzte 2014an, baita formazioari garrantzia eman ere. Esaterako, enpleguaren bi aste egin dituzte, 232 lan eskaintza sortuz. Enpresen alorrean, berrikuntza eta lankidetzaren alde lan egin du Bidasoa Bizirik-ek. Hala, Ipar Euskal Herriko sare enpresarialarekin indarrak batu, eta Bidasoko enpresei hara ateak zabaltzeko saiakerak egin dituzte, Innov-Mugabe plataformaren barruan: 6.000 enpresako sarea dago bertan. Ekintzailetzan ere indarra jarri du 2014an erakundeak. Finantzazio alternatiborako ekimenak, aholkularitzarakoak nahiz babeserakoak indarrean jarri dituzte, bestek beste. Eta turismoaren indarraz jabetuta, eragile publiko eta pribatuen arteko elkarlanak emaitzak eman dituela esan du Bidasoa Bizirik-ek, zehaztuz, orotara 121.000 bisitari izan direla Irungo nahiz Hondarribiko turismo bulegoetan, eta gainera, Interneten bi herrien turismo eskaintza indartu egin dela. Promozio turistikorako zazpi egitasmotan parte hartu du erakundeak. Datu sozioekonomikoak Behe Bidasoko datu sozioekonomikoen lanketa ere egiten du Bidasoa Bizirik-ek. Iaz bildutako datuen arabera, populazioan joera positiboa mantendu egin da, Irun 61.508 biztanlera eta Hondarribia 17.077ra iritsiz. Langabeziak ere, modu apalean, behera egin du 2013arekin alderatuz. Lan kontratu moten gaineko datua ere eman du: %28,8 hazi dira kontratu mugagabeak 2013tik. Egirura enpresarialean, aldiz, beheraldia izan da, %1,1 jaitsi delako. Hala ere, Bidasoko sare enpresarialak 24.944 pertsonari ematen diola lan adierazi du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.