2015/6/3

Bonberenea txaranga

Bonberenea txarangak Kultur Etxea okupatuko du ostiralean

Bihar ez da gaur aurkeztera dator Bonberenea txaranga Hondarribira. Zazpi kanta propio eta DUTen moldaketa bat jasotzen du diskoak. Estilo berriak jorratu dituzte, "txaranga bat ulertzeko era berri bat".

Asier Perez-Karkamo

Kolaborazioa eta berrikuntza, Bidasoa Bizirik-en ardatzak 2014an

Bidasoa Bizirik erakundeak iazko balorazioa egin du. Zentzu askotan Bidasoaren aldagai ekonomikoak gora joan direla adierazi du, eta horren funtsa kolaborazioa eta berrikuntza direla adierazi du erakundeak. Bidasoko Hitza.

Irungo lehen Girabiran, parkourra ardatz

Hiriko parkeetan, kultura, aisia eta kirol egitasmoak uztartzeko egitasmoa da Girabira. Sargia parkean egingo dute lehena.

Biztanleetan gaina jo dute Irunek eta Hondarribiak

Bidasoa Bizirik-ek emandako datuen arabera, inoizko biztanle gehien bizi dira Irunen eta Hondarribian, biztanleetan gora egin dute. Bidasoko Hitza.

Gu ere bertsolari

Herriko ikasleak bertsolari izango dira gaur Hondartzan

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak, Euskara Zerbitzuak, eta herriko ikastetxeek antolatzen dute. Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. Mailako ikasleak ariko dira bertsotan, 17:00etan 4. Mailakoak eta 18:15ean, 5.ekoak.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago