Bidasoa Bizirik-ek emandako datuen arabera, inoizko biztanle gehien bizi dira Irunen eta Hondarribian, biztanleetan gora egin dute. Bidasoko Hitza.
Irun eta Hondarribiaren ikuspegi orokorra
Irunek 61.508, eta Hondarribiak 17.077. Orotara, Behe Bidasoan, Irunen eta Hondarribian, 78.585 biztanle bizi dira, inoizko kopururik handiena. Datuok
Bidasoa Bizirik-en webgunetik jasotakoak dira.
Izan ere, Bidasoa Bizirik Behe Bidasoko Garapen Agentziak esan duenez, iaz populazioak gorakada berri bat izan zuen bi herrietan, eta HITZA-k azken hamarkadetan populazioak izandako bilakaeraren mapa osatu du horren aitzakiarekin. Ondoko PDFan dago 1992tik jasotako datuen azterketa (Bidasoa Bizirik-ek ordutik ditu jasota datuok).
Biztanleriaren eboluzioa Behe Bidasoan 1992-2014