Gure Esku Dago-k Jose Eguna egin zuen larunbatean San Juan plazan. Erabakitzeko eskubidearen mezua, hiriaren erdi-erdian jarri zuten. Bidasoko Hitza
San Juan plazan, Joste Eguna bitartean
Gure Esku Dago-ren Joste Eguna egin zuten larunbat goizean San Juan plazan. Bertan, herritarrek, ekainaren 21ean Anoetako estadioan egingo den ekitaldirako prestaketak egin zituzten, bide batez ere Irunen burujabetzaren aldeko aldarria plazaratzeko. Haur, heldu eta adineko, denek josi zuten kolorezko mezua, burujabetzarena, erabakitzeko eskubidearena, kalean.
[nggallery id=45]
Irungo Gure Esku Dago-tik eskerrak eman dizkiete jardueran parte hartu zutenei. 880 pertsona saretu dira jada hirian iniziatibarekin.
Aldi berean, hilaren 21ean Anoetako estadioan egingo den ekitaldirako sarrerak salgai daudela esan dute. Horiek asteazkenero, 19:30etik 21:00etara eros daitezke Erletxean.