Dunboa, Urdanibia ingurua, Santiago kalea eta Belaskoeneako goialdea dira eremu berriak. TAO abian den zonalde batzuk zabalduko dituzte. Bidasoko Hitza.
10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, Zabaltza plazan, Merka2dasoa bigarren eskuko gaien azoka. Horiek erosi edo trukatu ahal izango dira.
Europako Nascar Txapelketako hirugarren eta laugarren lasterketa jokatu dituzte asteburuan Venray hiriko (Holanda) zirkuitu obalatuan. Lehen asteburutik lider atera zen hondarribiarra eta bigarrena eta gero EuroNascarreko lider izaten jarraitzen du, nahiz eta ez duen asteburu erraza izan.
1.000 poltsa patata ekologiko emango dituzten Irunen ostiralean (hilak 29), 17:00etatik aurrera Zabaltza plazan. Bioterra promozionatzeko egitasmoa da.
Euzko Alderdi Jeltzalea pozik azaldu da igandeko bozketan lortutako garaipenarekin, eta herritarrei eskerrak eman dizkie komunikabideei bidalitako ohar bidez.