200.000 euroko partida prest du udalak, 1998 eta 2009 urteen artean jaiotako, eta Irunen erroldatutako haurren familiei eskola materiala errazteko. Bidasoko Hitza.

Eskola jantziak, idazketa materiala, liburuak eta eta bestelakoak finantza daitezke
Bigarren urtez, eskola materiala erosteko laguntzak prest ditu Irungo Udalak. Laguntzak Irunen erroldatuta dauden haurren gurasoek eska ditzakete, 1998tik 2009ra jaiotako haurrenak hain zuzen. Eta esleipena gauzatzen denean, familien errentaren araberakoak izango dira laguntzak, hiru ataletan banatuta: 75, 50 edo 25 euroko laguntzak izan daitezke.
Baldintzen artean dago materialaren erosketa hori hiriko dendetan egitea. Horrela, behin erosketa egiterakoan, tiketa gorde behar dute gurasoek, eta horiek laguntza eskaera orriarekin batera aurkeztu behar dira.
Iaz, irailean aurkeztu behar ziren eskaerak. Aurten aurreratu egin dute aurkezpen aroa: uztailaren 6tik 30era aurkeztu ahal izango dira. Orotara, 200.000 euroko dirua gorde du udalak zeregin honetarako.