Aduana kalean egin nahi du Santanok autobus geltokia. Egitasmo "egingarria" dela esan du PSE-EEren alkategaiak, eta epe kontuan "azkar" egin daitekeena.
Geltoki berriaren muntaia helarazi du Santanok hedabideetara
Ondo konektatuta, udalaren lurretan, eta erdigunean. Horrela nahi du Jose Antonio Santanok Irungo autobus geltoki berria, eta badu kokalekua: Aduana kalean, egun autoen udal biltegia dagoen tokian. PSE-EEren alkategaiaren ustez, gaur hauteskunde kanpainaren barruan egin duen proposamena “egingarria eta azkarra” da.
Eta proposamen hori
Ideas para Irun webgunean egindako iradokizun bati erantzuten diola adierazi du alkategaiak. Hala, orube horrek 4.200 metro koadro inguru dituela zehaztu du PSE-EEren zerrendaburuak, eta gainontzeko garraio azpiegitura geltokietatik hurbil legokeela.
Geltoki berria egiteko eskumena ematea aldundiari dagokiola zehaztu du Santanok. Eta hori lortuta, proiektua egiteko izapideekin hasiko litzatekeela, “trenbide espazioekin sortuko diren ingurune berrien garapenaren lehen pausoa izango litzateke autobus geltokiarena”.
Santanok bere proposamena “erreala” dela ziurtatu du, eta beste alderdiek egiten dituzten “agindu elektoralak” kiritikatu, “paperak dena eusten du, baina gobernatzeak suposatzen duen ardura kanpainan egiten diren proposamenetatik erakutsi behar da”.