'Vista al frente' da sanmartzialetako kartela

Herritarrek emandako botoen bidez aukeratu dute aurten ere Irungo festetako irudi izango den kartela.

kartela

‘Vista al frente’ kartela, Ainhoa Gallego Prietorena

Ainhoa Gallego Prietok egindako Vista al frente kartelak irabazi du San Pedro eta San Martzial jaietako kartel lehiaketa. Herritarrek erabaki dute bozketaren azken fasean zein izango den hiriko jaien irudia. Orotara, azken zortzi finalisten artean irabazle zein izango zen erabakitzeko 2.607 irundarrek eman zuten botoa. Horietatik 423k egin zuten Gallegoren kartelaren alde. Hortaz, egileak 900 euroko saria eraman du. Honakoa da azken zortzi finalisten sailkapena:
  1. Vista al frente, 423 boto.
  2. Descarga, 404 boto.
  3. Al pie del cañon, 366 boto.
  4. Prest!, 355 boto.
  5. Un beso como emblema, 319 boto.
  6. Un sentimiento, 285 boto.
  7. Kantinera Txiki, 280 boto.
  8. Si las piedras hablasen, 175 boto.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.