Formazioa, tokiko lan poltsa arazoak dituztenentzat, lan sozietateak eta kooperatibak, taldearen asmoen barruan
Si Se Puede Iruneko kideak, Zaisara egindako bisitan
Si Se Puede Irunek langabeziaren aurkako neurrien berri eman du hauteskunde kanpainaren harira. Horrela, arreta berezia jarriko du taldeak lana aurkitzeko zailtasunak dituzten kolektiboetan, tokiko lan poltsa sortzeko aukera aztertuz, “behar gehien duten pertsonetan arreta berezia jarriko dugu, behar bereziak aintzat hartzen dituzten gizarte klausulekin”.
Gainera, lan elkartea edo sozietateak eta kooperatibak sortzeko asmoa du Si Se Puede Irunek, laguntza teknikoa emanaz, adinekoen esperientzia ekintzaile berrien mesedera jarriz. Eta prestakuntzan ere indarra egin behar dela adierazi du taldeak, teknologia berrietakoan batik bat.
Enplegu berria sortzen duten sektoreetan jarduerak iragarri ditu Podemosen barruko hautesle taldeak, hala nola, haurtzaindegietan, adinekoen arretan, hondakinen tratamenduan, edo energia eraginkortasunean.
Industrialdeekin batzarra egiteko asmoa dute aldi berean.