Irungo EAJk udala-herritarrak ereduari hitz egin du hauteskunde kanpainaren barruko ekitaldian
Udaletxe aurrean hitz egin du gardentasunaz eta parte hartzeaz Iridoyk
Datorren legealdian udalaren eta herritarren arteko gogoeta egiteko baliatu du hauteskunde kanpaina EAJren zerrendaburu Xabier Iridoyk. Batetik, herritarrekin komunikazio zuzenaren alde egin du batez ere teknologia berrietan oinarritutako bideak erabiliz; bestetik, gardentasuna, eraginkortasuna, eta gertutasuna agindu ditu, “hiru printzipio horiek EAJren nortasunaren ezaugarri izango dira datorren legealdian”.
Gardentasuna, hiritarrekin nahiz tokiko administrazioekin elkarlanean aplikatuko duela adierazi du Iridoyk, eraginkortasuna “udal baliabideak modu zuhurrean kudeatzeko”, eta gertutasuna “irundarrengandik hurbil egoteko”.
Zentzu horretan, herritarren parte hartze ereduaz ere mintzo da jeltzaleen alkategaia, oinarria izanda “erakunde publikoen eta hiritarren arteko elkarlana”. Horrela, irundarrak kudeaketa publikoaren parte sentitzeko baliabideak jartzeko prest agertu da, “sistematizatutako eta araututako parte hartze errealen aldeko apustua” egin du. Hau da, “kontseilu anitz eta irekien” proposamena egin du Irungo EAJk.