Kultur eta kirol eskaintzan erraztasunak eman nahi dizkie Santanok familiei, eta hirian horientzako eremu berriak sortu. Lana eta familia uztartzeko soluzioak proposatu ditu.
Alkategaia, Osinbiribil-Santiago eremuan adierazpenak egiten
Kirol eta kultura eskaintzara hobeto heltzeko, eta lana eta familiaren arteko bateratzea errazteko, Irun Familian egitasmoa aurkeztu du Jose Antonio Santano PSE-EEren zerrendaburuak. Kirol eta kultur eskaintzan familientzako prezio bereziak, merkeagoak, iragarri ditu alkategaiak.
Aldi berean, lana-familia binomioaren bateratzean sakontzeko ahalegina egingo duela iragarri du Santanok, esanaz bai Aste Santuan edo Gabonetan umeei aisiarako programa bereziak abian jarriko dituela.
Santiago-Osinbiribil
Bere programaren adar horren gaineko azalpenak Santiago-Osinbiribil eremuan egin ditu PSE-EEren zerrendaburuak. Izan ere, zonalde horretan familia gazte asko daudela esan du egun alkate denak, eta bertan horientzako espazio berriak behar direla adierazi du, “horiek ahalbidetzeko azterketa sakona egingo dugu”.
Iparralde hiribidean gisa horretako eremuak aztertzekotan gelditu da Santano, esanaz, barianteko zubiaren azpialdean eskalada eremua jarri nahi duela, hiriguneko eta Santiago zubiko oinezkoen bidea hobetuz modu horretara.