Zazpigarrenez antolatu du Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak, ekainaren 27rako, sanmartzialetako herri bazkaria. Udalaren laguntzarekin aterako da aurrera. Aurten berritasunekin dator gainera: batetik, bazkariak Ficoba osoa hartuko du; bestetik, bazkariaren aurretik egiten ziren herri olinpiadak, egun batekoak beharrean, bikoak izango dira (ekainak 20 eta 27an). Eta hori gutxi balitz, urteroko kamiseta (arrosa fuksia izango da kolorea) eta logotipo lehiaketa (hau berria da) ere egingo dituzte. Jarraian azalpenak, zatika, baina bazkariaren bideokliparen ondoren.
Bazkaria
Esan bezala, Ficoba osoa hartuko du aurtengo bazkariak ekainaren 27an (larunbata da). Aforoa aurreko urteko berbera da (1.500-1.600 pertsona), baina espazioa beste era batera antolatua egongo da. 14:15ean hasiko da bazkaria (13:30ean kalejira joango da hara Urdanibiatik, eta ondoren, Haitzama taldearen eta DJ-Aren saioak izango dira.
Txartelen prezioa 17 eurokoa da, eta honako egunetan egongo dira salgai:
Maiatzaren 29 eta ekainaren 5ean (ostirala dira) 18:30etik 20:30etara EKT elkartean.
Maiatzaren 30 eta ekainaren 6an (larunbata dira) 11:30etik 13:00etara EKT elkartean.
Oharra: adingabeak ezin dira bazkarira joan. Sarrerak bi adin tarterako prestatu dituzte: 24 urtera arteko gazteentzat, eta 24 urtetik gorakoentzat.
Aurretik ikusi den bideoaren kanta Mikel Goikoetxeak egin du, eta Haitzama taldea arduratu da hori grabatzeaz, Hauxe da herri bazkaria du izenburu.
Kamisetak eta logotipoa
Herri bazkariaren aurkezpenean, gaur, Betti Gottiko kideak
Bazkariaren kamiseten kolorea arrosa fuksia izango da. Eta bertan agertuko den diseinua lehiaketa bidez hautatuko dute; kontuan hartuko da kamisetak euskarazko esaldiren bat izatea. Horren diseinua, argazkia edo marrazkia ekaianren 17a baino lehen bidali behar da Betti Gottiren helbide elektronikora, egin duen koadrilaren izenarekin.
Behin guztiak jasota, Betti Gottiko kideek zortzi aukeratu, eta horietatik nor izango den irabazle Irungo Udaleko informatika zerbitzuak emandako laguntzari esker Interneteko bozketa bidez, herri bozketa bidez erabakiko da bazkarira joango direnen artean; sarreretan agertzen den kode baten bidez ahalbidetuko du botoa ematea.
Logotipo lehiaketari dagokionez, originaltasuna baloratuko du epaimahaiak. Lehiaketa hau berria da, eta irabazlea, datozen urteetan jaietako herri bazkariaren irudi izango da. Koadrilakakoa da ere, eta diseinuak Betti Gottiren posta elektronikora bidali behar dira ekainaren 17a baino lehen.
Bi lehiaketen oinarri zehatzak euskara elkartearen webgunean daude. Baita sariak ere.
Olinpiadak
Aurten egun batekoak ez, bikoak izango dira koadrilen olinpiadak, ekainaren 20an eta 27an. Horretan izena emateko aukera txartelen salmenta egunetan egongo da. 20 talde onartuko dira, bakoitza 8 partaidekoa. Izen ematearen prezioa, 30 euro; jokoetan parte hartzera taldeak joaten direnean, diru hori itzuliko zaie. Jolas errazak egingo dituzte olinpiaden barruan, eta horietanlortutako puntuen araberako izango da azken sailkapena (talde irabazleak Port Aventurara bidaia jasoko du).
Ekainaren 20ko saioa (17:00etatik aurrera) sailkapenerako izango da San Juanen; horren ondoren triki-poteoa egingo dute partaideek Alde Zaharretik. Ekainaren 27an, berriz, finalak izango dira 11:00etatik aurrera eta Urdanibian.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.