San Martzial jaietako kartel lehiaketako zortzi finalistak aukeratu dituzte

Hilaren 17ra arte eman dezakete herritarrek botoa, onena zein iruditzen zaien erabakitzeiko

Herritar bat, botoa Amaian ematen

Herritar bat, botoa Amaian ematen

Lehen fasean zeuden 30etik gora kartelen artean bozketa egin ondoren, jada zortzi dira San Martzial eta San Pedro jaietako kartel lehiaketaren azken fasean, finalean sartu direnak. Gaur hasiko da zortzi horiei botoa emateko bidea, bi modura: Amaia KZn jarrita dagoen erakusketan bertan, eta udaleko webgunearen bidez. Hilaren 17ra arte zabaldu da azken fase hau. Zortzi kartel horiek Amaia KZn daude ikusteko, baita udalaren webgunean ere. Behin 17ra arteko epea bukatuta jakinaraziko dute nork irabazi duen lehiaketa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.