Aukera berrien kokagune jarri du Santanok Larreaundi-Olaberria eremua

Olaberriako bailararen garapena eta estazio elektrikoaren desagerpena jarri ditu aukera berri horien adibidetzat

Santano, gaur, Larreaundi inguruan

Santano, gaur, Larreaundi inguruan

Jose Antonio Santano PSE-EEren alkategaia Olaberria-Larreaundi eremuan izan da gaur, hauteskunde kanpainako ekitaldian. Eremu hori aukera berrien kokagune izan daitekeela esan du sozialisten zerrendaburuak. Batetik, auzoaren erdian dagoen elektrizitate azpiestazioa kentzeko kudeaketa hasita dagoela, Txenperenean berria eraikitzen ari baitira: “Azpiestazioa zegoen tokian, kirol-aisia gunea sortu nahi dugu”. Auzoko bestelako mugikortasun eta lan premien azterketa ere egin du alkategaiak. Batetik, Iñigo Loiolako etxeetako patioetara iristeko adinekoek dituzten arazoak, eta Berio kaleko birurbanizazioa izan ditu hizpide, baita Eguzkitza eskolaren estalkia eraikitzeko egitasmoa ere. Olaberriari dagokionez, bertako errepidea konpontzeko eta oinezkoei segurtasuna bermatuko dien neurriak hartzeko eskatu dio aldundiari. Gainera, Olaberriarako “ideien mahaia” jartzeko konpromisoa hartu du, “Olaberriaren aukerak amaigabeak dira alderdi natural eta landa alderdi bezala mantenduz, lehen sektorea indartuz, eta aisia berdea eta turismoa sustatuz”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.