Jaietako Urdanibia plazako kontzertuetan izen handiak Irungo taldeekin batera ariko dira
Argazkia: loquillo.com
Ekainaren 23an Esne Beltza eta Kulto Kultibo, 27an Remember Queen eta Calle Beat, eta 28an Loquillo eta La Dona Bea. Horiek sanmartzialak bitartean Urdanibia plazan egingo diren kontzertu handiak. Gaur eman du horien berri udalak, esanaz, taldeak hautatzeko herritarren parte hartze prozesuak emandako iradokizunekin ahalik eta fidelen izaten saiatu dela, eta talde irundarrek beste talde handiekin batera joko dutela.
Izan ere, 1.000 proposamen inguru jaso zituen herritarretatik udalak jaietako kontzertuetan zein talde nahi zuten azaltzeko. Eta irundarrek emandako iritzien araberako kontzertu sorta aukeratu dutela esan du udalak, betiere hiru baldintza kontuan hartuta: taldeek data horietan Irunen jo ahal izatea, diru kopuru zentzuzkoa eskatzea, eta iazko jaietan ez jo izana.
Esne Beltzarekin Loquillorekin eta Queen taldearen bertsioak egiten dituen taldearekin batera Irungo hiru talde ariko dira, horiek ere herritarren botoen arabera hautatuak, Kulto Kultibo, Esne Beltza eta Calle Beat.
Baina hiru horiek hiriko festetako musika ikuskizun bakarrak ez direla izango esan du udalak. Eta bestren artean, ekainaren 20an egingo den MusikIrun maketa lehiaketaren finalaz gozatzeko aukera egongo dela jakinarazi du.