Metalaren gotorleku izango da Irun larunbatean

VI. Euskal Metal Fest jaialdian, besteak beste, Jaded Heart Alemaniako taldeak joko du

Larunbateko izarra Jaded Heart taldea izango da

Larunbateko izarra Jaded Heart taldea izango da

Metalaren gaua izango da maiatzaren 9koa (larunbatekoa), Irunen. Tunk aretoan VI. Euskal Metal Fest jaialdia egingo dute, bost talderekin: Jaded Heart, Opera Magna, Silent Opera, Izu Nauk eta Crown Of Glory. Nazioarteko kutsu nabarmena du aurtengo jaialdiak. Izan ere, Alemaniatik talde bat dator, Jaded Heart; Txekiatik beste bat, Crown Of Glory; Italiatik bat, Silent Opera, Espainiako beste bat, Opera Magna, eta bostekoa osatuko duen taldea Zumaiatik dator, Izu Nauk. Emozioak aurreikusten dirta Tunk aretoan. Jaialdia 18:30ean hasiko da (18:15ean zabalduko ditu ateak aretoak), eta sarreren prezioa, aldez aurretik erosita, 16 eurokoa da (20 euro egunean bertan Tunk-en). Horiek Irunen (Tunk), Donostian (Donostirock, Valhalla Tatoo, La Cabaña, Minuto y medio taberna), edo Errenteria-Oreretan (Touring) eros daitezke, baita Internet bidez ere. Gainera, Tunk-era joateko garraio zerbitzu bereziak egongo dira, EuskoTrenenak nahiz Ekialdebusenak. Jaded Heart Larunbatean Tunk-eko oholtzan egongo diren taldeen artean sona handiena duena Jaded Heart Alemaniako taldea da. Alemaniako rock gogorraren erreferentzia handienetakoa da, eskarmentu handikoa, eta Irungoa Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra da; Europako biran daude. 1990an sortu zuten, eta ordutik 11lan luze atera dituzte merkatura, azkena Fight The System izenekoa, iaz.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.