Alkategai sozialistak hauteskunde programan jasota du iniziatiba, "irundarrei abantailak emateko"
Santano, kultur jarduera batean parte hartzen
Hauteskunde programan jasota duen beste ideia bat jakinarazi du gaur Jose Antonio Santano PSE-EEren Irungo alkategaiak: Kulturmania txartela. Kultura kontsumitzaileen VIP txartel bezala definitu du txartela Santanok, eta horren bidez, urtean zehar hirian egiten diren kultur jardueretara joateko deskontuak eta bestelako abantailak izango lituzkete irundarrek.
Txartelaren zergatia kokatu du Santanok: “Bdakigu hiriko kultur jardueren ohiko ikusleak direla irundar asko. Urtero berrituko balute txartela, baldintza bereziak izango dituzte ikuskizun, erakusketa eta abarretara joateko”. Prezio sinbolikoa izango luke txartela egiteak, eta udalak antolatutako edozein kultur jardueran deskontuak eta bestelakoak baliatzeko aukera legoke, sozialistek landu duten proposamenaren arabera.
Udaleko jarduerez gain, alkategaiak agindu du saiatuko dela txartelaren eremua udalak antolatzen dituen jarduerez gaindi erabiltzeko aukeran sakontzen, Ficoban edo Oiasson antolatzen direnetara kasu.